Neskatilek jantzi askoren artean aukeratu dezakete (koloretakoak, loredunak, koadrodun jantziak, marradun gonak…). Gonak (irule gonak, gona rustikoak, marradunak…), lihoz edota popelinez egindako alkandorak ( oihal-tartekidunak, brodatuak edo alozdunak), patroi eta kolore ezberdinetako gerruntzeak (beltzak, granateak, berdeak, moreak, urdinak, lilak…), eta pololo edo azpiko gonak (popelinazkoak, kotoizkoak, puntilarekin , brodatuak etab.) ere aukeran izango dituzte. Eta nola ez guzti hau osatzeko artilezko xalak (tamaina eta kolore askotakoak jantziekin konbinatu ahal izateko), zapiak (lisoak, marradunak, loredunak, brodatuak, portugaldarrak…) mendigoizaleak (ezkutuekin edo lauburuekin eta kolore ezberdinetan: granatea,berdea, beltza, beige, urdina,grisa…), galtzerdiak (perlezko zulo-bordadunak, kotoizkoak edo artilezkoak) eta mota askotako oinetakoak (larruzko eta gomazko abarkak eta alpargatak).