Umeak euskal jantzi tradizionalekin janzteko ere oso aukera zabala dago. Brusa mota desberdinak (beltzak, lauki urdindunak, marradunak, mila marradunakā¦) alkandorak (kolore ezberdinetakoak eta popelina, lihoa, mahoa bezalako ehunekin egindakoak, edota bermiotarrak, brodatuak, oihal-tartekidunak edo alozdunak), galtzak (marradunak, mila marradunak, beltzak, krema koloreko lihozkoak, zuriak, mahozkoak, bonbatxoak etab.) eta baita txalekoak ere (beltzak, marradunak, marrazkiekin, brokaruak). Hauez gain ezin ditugu mendigoizale mota ezberdinak ahaztu (urdinak, granateak, grisak ezkutu berdearekin, edo beltza eta grisa konbinatuz), kaikuak (forrudunak, beltza edo urdina bezalako kolore lisokoak, edo koadro gorri, berde eta urdindunak). Gainera oinetako eskaintza zabala daukagu(alpargatak, larruzko eta gomazko abarkak)Ā eta baita hainbat konplementu ere (kolore ezberdinetako gerrikoak, koadrodun eta loredun zapiak, txapelak, artilezko zein kotoizko galtzerdiak, etab.)